Nafarroak enplegua sortzen jarraitzen du, 6.087 afiliazio gehiago eta 1.062 langabe gutxiago izan baitira azken urtean

0

Nafarroak enplegua sortzen jarraitzen du, iazko urtarrilean baino 6.087 afiliazio gehiago eta 1.062 langabe  gutxiago izan baitira. Afiliazioa hilean -%0,77 jaitsi bada ere, azken urtean enplegua hazi egin da 6.087 afiliaziorekin (+%1,98). Ohikoa da jaitsiera nabarmena izatea urteko lehen hilabetean. Kasu honetan, batez besteko afiliazioari dagokionean, abenduarekin alderatuta, 2.446 pertsona gutxiago izan dira (-%0,77). Hala ere, jaitsiera hori urtarrilean serie osoan erregistratutako txikiena da, eta enplegu-mailak historikoki altuak diren balioetan egoten jarraitzen du. Batez besteko afiliazioa 313.295 pertsonakoa da.