Lanpernak Konpartsako Sara Zamorano Senderos izango da Momo Jainkoa konpartsa tradizional honen 125.urteurrenean
Aurtengo Donostiako inauteriek konpartsa tradizionalak izango dituzte protagonista. Otsailaren 12an, Ostegun Gizena, hasiera emango zaio 2026ko Inauteriari, eta otsailaren 28a arte hiri guztian zehar banatutako egitarau zabala izango du, Bidebietako konpartsen desfilearekin amaitu arte.
2026koa oso inauteri tradizionala izango da. Raul Lopez Martin diseinatzaile grafiko naparrak egindako kartelak Lanpernen Konpartsaren 125.urteurrenari omenaldia egiten dio, eta konpartsa horretako Sara Zamorano Senderos izango da aurtengo Momo jainkosa, eta konpartsa bereko Mikel Larrañaga Mezquita, Alba Virto Senderos eta Diana Virto Senderos bere sekitoa.
Aurtengo nobedadea izango da Momo jainkosa Konstituzio plazara iritsiko dela otsailaren 12an, 20:01ean, Donostia Euskal Inauteriaz Blai ekimenarekin batera. Donostia Kultura Festakek sustatuko ekimen honek Lauarinen antolakuntzari esker garatuko da eta 19:01ean hasiko da Parte Zaharreko hainbat toki ezberdinetatik. Orixe Ikastolak, eta Trebeska, Goizaldi, Eskola eta Herridantza dantza elkarteek euskal inauteri bana irudikatuko dute, eta haiekin batera Aitor Ikastola, Elipsis, Fama, Intxaur Txiki, Karmelo Txiki eta Lezoko Eztandak konpartsek ekimenean gonbidatu bezala parte hartuko dute euskal inauteriaren jantziekin.
Eskola Dantza Taldea Lasala plazatik abiatuko da, Goizaldi Dantza Taldea Zuloaga plazatik, Tresbeska Dantza Taldea Sarriegi plazatik eta Herridantza Dantza Taldea Boulebardeko kioskotik. Guztiek hainbat geldialdi egingo dituzte Parte Zaharretik barrena 20:00etan Konstituzio plazara iritsi arte. Bertan elkartuko dira 19:16ean Abuztuaren 31 kaletik kalejiran aterako diren gainerako konpartsa gonbidatuekin eta Zubietako Joaldunekin, Momo Jainkoari eta bere sekitoari ongietorri beroa egiteko, eta jarrian Lantz dantza dantzatzeko. Behin dantza hori eginda, Ostegun Gizenero, Konstituzio plazan egiten den ekitaldiari hasiera emango zaio. Bertan, Orixe Ikastolaren eta Trebeska, Goizaldi eta Eskola Dantza Taldeen ikuskizunez gozatzeko aukera egongo da. Jarduera amaitzeko partaide guztien artean berriz Lantz dantzatuko da.
Inudeak eta Artzaiak larunbeteko ekitaldira batu dira
2026ko Inauteriaren beste nobedade bat da Inude eta Artzaien konpartsak Konstituzio plazan larunbatean egiten ohi den konpartsa tradizionalen ikuskizunarekin bat egingo duela. Groseko Artainu konpartsa izango da aurten Parte Zaharreko kaleetatik desfilatuko duena plazara iritsi arte. Han, bere aurretik, Intxaurra Danborrada, Lanpernen konpartsa eta Amarakaldek Kaldereroen konpartsa ikusteko aukera egongo da, eta Inude eta Artzaien konpartsaren ondoren, Oilarren eta Lorazainen konpartsek girotuko dute plaza ordubeteko ikuskizuna egin arte.
Lanpernen, Lorazainen eta Oilarren konpartsak igande goizean aterako dira berriro, eta Konstituzio plazara iristean, Los Bebes de la Bullarekin elkartuko dira. Azken hauek erdialdeko eta parte zaharreko kaleak alaituko dituzte ostiral eta larunbat arratsaldean. Eta larunbatean arratsaldean ere Gaztelubide Fanfarreak ere alaituko ditu Parte Zaharreko kaleak.
Gainera, larunbatean goizean, Jon Insausti alkatea Momo jainkosari boterea ematen dion unean – ekitaldia Konstituzio plazan egingo da 12:01ean – Antiguotarrak dantza taldearen Inude eta Artzaiekin disfrutatzeko aukera egongo da Antigua auzoan. Parte Zaharrean, berriz, Eusko-Ttish eta 3Txulo Txaranga arituko dira. Eta botere aldaketaren ondoren, 13:01ean Gero Axular Dantza Taldearen eskutik Intxixu Euskal Inauteriaren ekitaldia ikusteko aukera egongo da.
Inauterietako konpartsen aurkezpena eta desfilea
Konpartsa eta Karrozen lehiaketan parte hartzen duten konpartsak Inauteriaren protagonistak izango dira ere. Hiru astez, hainbat emanaldi egingo dituzte. Eta horiei guztiei hasiera emateko, otsailaren 13an, ostiralean, 21:01tik aurrera, Illunben konpartsa horien aurkezpena egingo da, eta bertan, Inauterietako jantzien diseinuen VII. Saria ospatuko da.
Erdialdeko kaleetatik lehen aldiz desfilatu aurretik, konpartseroak Maria Cristina Hotelaren aurrean elkartuko dira larunbatean goizean (11:31ean) Momo Jainkoari eta bere sekitoari goiztiriak abesteko, eta ondoren Jon Insausti alkatearen eskutik aginte makila hartzera lagunduko dituzte Konstituzio plazara.
Arratsaldean, 17:01etatik aurrera 26 konpartsek erdialdetik desfilatuko dute, donostiarrei azken hilabeteetan egindako lana erakutsiz. Desfilea igandean bigarren aldiz ikusteko aukera egongo da, 17:01etatik aurrera ere. Lehenago, 11:31ean 9 konpartsetako txikienek Kursaaleko auditorioan emanaldia egingo dute. Halaber, Groseko Katalunia plazan otsailaren 16an (19:01ean) konpartsak berriro ikusteko aukera egongo da. Bertan izango dira erdialdean desfilatuko duten 26 konpartsetatik 24.
Ez da inauteria amaitzen
Inauterietako erritmo biziari Haurtxoko eta Gaztelekuetan prestatutako egitaraua eta beste hainbat jai eta kultur jarduera gehituko zaizkio egun horietan. Eta erritmo hori une batez etengo da Sardinaren Ehorzketarekin, otsailaren 17an 19:31ean. Erritmoa jaisteko unea izango da, baina ez ordea Inauteria amaitzeko unea. Izan ere, otsailaren 21ean, larunbatean, Loiolako Erriberetan desfilea egingo da (17:01ean), eta Altzako Eltze Itsu Igandearen jai handia otsailaren 22an, igandean, ospatuko da (11:01ean). Egun horretan bertan, arratsaldean (17:01ean), Intxaurrondon Intxaur Txiki konpartsaren emanaldia ikusteko aukera egongo da.
2026ko Inauteriak musika itzaliko du eta dantzatzeari utziko dio otsailaren 28an, larunbatean, Bidebietan, konpartsen azken desfilearekin (17:01ean). Desfile honekin amaiera emango zaie hiriko auzo ezberdinetan alaitasuna emango dion hiru asteetako egitarauari.








