Industriak 1,16 milioi euro bideratu zituen 2025ean, ete komertzialen lehiakortasuna hobetzeko

0

Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria den Mikel Irujo jantzi tradizionalak eta brodatuak egiten dituen Iruñeko tailer-dendan izan da, horretan aritzen den bakarra baita, eta merkataritzan belaunaldien arteko erreleboa bultzatzeko laguntzen azken deialdiaren onuradun izan baitzen. Irati Azkoiti iruindarrak zuzentzen duen negozioak belaunaldien arteko erreleboaren errekonozimendua jaso zuen abenduaren 11n, Merkataritzako I. Galan, duela 25 urte Alfonso Otal eta Idoia Abinzano aurrekoek hasitako negozioari jarraipena emateagatik.