Nafarroako Gobernua, Udala eta Nafarroako enpresa talde bat elkartu dira San Martin Unxen suteak prebenitzeko

0

2022an izandako baso-sutea etxebizitzetaraino iritsi zen, eta udalerrian egoera goitik behera aldatu zuen. Geroztik, San Martin Unxek baso-kudeaketa aktiboaren aldeko apustua indartu du, prebentzioaren  funtsezko tresna gisa, basoak birsortzeko enpresa-lankidetzako proiektu baten baitan, karbonoaren borondatezko konpentsaziorako laguntza moduan finantzatuta.