Nafarroako Gobernuak Europako proiektu bat zuzentzen du, landa-ingurunean adinekoen alfabetatze mediatikoa indartzeko

0

Nafarroako Gobernuak, Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusiaren (Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua) bitartez, Europako INMERS (International Media Literacy – Empowered Rural Seniors) proiektua zuzentzen du. Ekimena Europako Batzordearen Europa Sortzailea programaren bidez finantzatzen da, eta horren helburua da landa-eremuetako 65 urtetik gorako pertsonen alfabetatze mediatikoa hobetzea. Proiektuak bereziki kontuan izango ditu hainbat hizkuntzako bizikidetza-lurraldeak, gizarte digitalean adinekoen autonomia, pentsamendu kritikoa eta parte-hartze aktiboa indartzearren.