Nafarroako Gobernuak bederatzi etxebizitza laga dizkie otsailean gizarte entitateei, harrera eta laguntza programetarako

0

Nafarroako Gobernuak hilabete honetan sinatu du bederatzi etxebizitza lagatzea hainbat gizarte-erakunderi eta tokiko erakunde bati, egiten dituzten harrera- eta laguntza-programak bultzatzeko. Zehazki, Etxebizitza Sozialaren Foru Funtseko etxebizitzak dira, kalifikazioari eusten dioten babes publikoko etxebizitzen gainean lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko administrazioaren lehentasun-eskubidearen bidez erositako 198 etxebizitza kudeatzen dituena.