Aburto Nazio Batuetako agentzia nagusietako zuzendariekin batzartu da

0

Juan Mari Aburto Bilboko alkatea eta Eider Inunciaga Euskarako, Herritarren Arreta eta Partaidetzako, 2030 Agendako eta Nazioarteko Gaietako zinegotzia Nazio Batuetako agentzia nagusietako zuzendariekin batzartu dira. Bilera hori urteko lan-erretiroaren testuinguruan egin da (Bilboko 2030erako Toki Koalizioaren egoitzan egiten da, otsailaren 10etik 12ra).

Lehen aldiz, NBEko agentzia gehienek goi-mailako ordezkaritza izango dute topaketan, tartean NBE-Habitat, FAO, UNECE, UNPD, UNFPA, DCO, WHO, UNEP, UN DESA, ILO, ECA, EOSG eta Joint SDG Fund. Lorpen hori mugarri garrantzitsua da Koalizioarentzat, Nazio Batuen sistemaren eta UN80 erreformaren agendaren barruan lokalizazioari buruzko erreferentzia-plataforma gisa finkatzen baitu.

Jardunaldi horietan, zuzendariek elkarlanean egingo dute lan Koalizioak datozen urte bietarako dauzkan estrategien eta lehentasunen inguruan, eta elkarrizketa giltzarriak eta erabaki estrategikoak sortuko dituzte, GJHak tokiko azelerazioan daukaten eragina indartzeko..