Gobernuak, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren bitartez, elurra kentzeko 46 makina aktibatu ditu datozen orduetan, asteburuan Nafarroan elur-kota jaitsiko dela aurreikusi baitute. Zehazki, kota 500 metrora jaitsi daiteke larunbat arratsaldean, eta abisu horia ezarri da Foru Komunitate osoan euriagatik.






