Juan Luis García Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak «kultura zientifikoa herritarrei hurbiltzearen garrantzia» azpimarratu du SciencEkaitza erakusketa ibiltariara egindako bisitan. «El futuro que no(s) espera» izenburupean, doan bisitatu ahal izango da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) Tuterako campusean, otsailaren 27ra arte.






