Industria Departamentuak Tximista Auto aurkeztu du, mugikortasun elektrikoa sustatzeko foru-programa berria, 4,7 milioi eurokoa

0
A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra
F* 2026_02_16
T* El consejero Irujo presenta “Tximista”, ayudas al coche eléctrico e infraestructuras de recarga
L* Estación de carga Iberdrola/Aralar. Avenida Juan Pablo II, 2-382. (Pamplona / Iruña)

Mikel Irujo Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak gaur goizean aurkeztu du ibilgailu elektrikoak erosteko eta kargatzeko azpiegitura jartzeko laguntza-programaberria. Nafarroako Gobernuaren funts propioekin hornitutako programa berri honek 4,7 milioi euroko aurrekontua izango du. Horietatik, 3,7 milioi ibilgailu elektrikoak erosteko erabiliko dira; eta milioi 1, kargatzeko puntuak instalatzeko. Gainera, deialdi berriak Europan fabrikatutako ibilgailuen erosketa sustatu nahi du.