Tuterako Herritarrentzako Arreta Bulegoa (OAC) pertsona guztientzako %100eko baliabide irisgarria den akreditazioa egiaztatu du berriro AENORek. Horrela, 2023an lortutako UNE 170001-2 ziurtagiria berritu du. Horrekin, errekonozimendu hori lortu zuen Nafarroako lehen bulegoa izan zen, eta 2024an Iruñeko Orreaga etorbidean kokatutako herritarren arretarako zerbitzua ere jaso zuen.






