Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko gerente Jon Guajardok eta Herritarrei eta Pazienteei Arreta emateko zerbitzuburu Asier Pascualek Osasun Departamentuaren kanpaina instituzionala aurkeztu dute gaur goizean: «Osasun Karpeta Pertsonala: zaintzen zaituen konexio bat». Kanpaina honen helburua da Osasun Karpeta Pertsonalaren (CPS) erabilera orokortua bultzatzea, osasun-arreta digitalizatzeko funtsezko tresna gisa, eta aplikazio horrekiko konfiantza handitzea, tresna digitalekin hain ezagunak ez diren taldeen artean arreta jarriz.






