Mikel Torres lehendakariordea Jeroen Douglas Nazioarteko Kooperatiba Aliantzaren zuzendari nagusiarekin bildu da

0
  • Hitzorduak balio izan du erakundeen arteko lankidetza sendotzeko eta gizarte-ekonomia bultzatzeko konpromisoa berresteko, eredu inklusiboago, erresilienteago eta herritarren ongizatera bideratuago baterantz aurrera egiteko palanka estrategiko gisa

Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu eta lehendakariordeak bilera instituzionala egin du gaur Jeroen Douglas Nazioarteko Kooperatiba Aliantzaren zuzendari nagusiarekin, AS Fabrik-ek Bilbon dituen instalazioetan. Bilera Jose Maria Arizmendiarrietaren ondarearen 50. urteurrenaren ospakizunaren barruan egin da, eta kooperatibismoak Euskadin eragile ekonomiko eta sozial gisa duen zereginari balioa ematen dio.

Nazioarteko Kooperatiba Aliantzarekiko lankidetza instituzionala sendotzeko eta kooperatibismoaren egungo erronken inguruko esperientziak partekatzeko (eraldaketa industriala, trantsizio digitala, jasangarritasuna eta talentu gaztea erakartzea) balio izan du hitzorduak. Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak berretsi egin du gizarte-ekonomia sustatzeko konpromisoa, herritarren ongizateari begirako eredu inklusiboago eta erresilienteago baterantz aurrera egiteko palanka estrategiko gisa.

Sailaren izenean, Elena Pérez Barredo Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordeak ere hartu du parte. Halaber, Rosa Lavin Euskadiko Enpresa Kooperatiboen Konfederazioko (Konfekoop) presidentea, Mikel Larrea Konfekoopeko zuzendaria eta Giuseppe Guerini Cooperatives Europe elkarteko presidentea ere bertan izan dira.