Nafarroako Gobernuak AVANTIUS (PSP) sistemaren egoitza judizial elektronikoa gailu mugikorretan erabiltzeko egokitu du

0

Tracasa Instrumental Foru Exekutiboaren eta Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren (CPEN) enpresa publikoak amaitu du AVANTIUS (PSP) sistemaren egoitza judizial elektronikoa gailu mugikorretan erabiltzeko egokitzea helburu zuen proiektua. Horrek aurrerapena dakar zerbitzu judizialen modernizazioan; izan ere, justizia-zerbitzuetako profesionalak zein laguntzaileak Avantiusen egoitza judizial elektronikora beren terminaletatik modu optimizatuan sartzeko aukera ematen du, ordenagailu baten segurtasun eta eraginkortasun berarekin, eta haien gaitasun operatiboa nabarmen handituz.