Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiak parte-hartze prozesuari ekin dio Nafarroan Elkarlaneko Etxebizitzari buruzko Foru Lege bat onartzeko. Lege horrek bizitegi-eredu berri hori arautuko du, etxebizitza izateko eskubidea bermatzeko alternatiba iraunkor eta irisgarri gisa, higiezinen espekulaziotik aldenduz. Herritarrek lege-testu berria kontsultatu eta ekarpenak aurkeztu ahal izango dituzte gaurtik martxoaren 22ra bitartean.








