Hezkuntza Departamentuak baimena eman du Fontellas herriko ikastetxearen hezkuntza-eskaintza zabaltzeko, Lehen Hezkuntzako etapa osoa hartu arte. Gaur egun ikastetxe horretan Lehen Hezkuntzako 2. maila egiten ari diren ikasleek 2026-2027 ikasturtean bertan ikasi ahal izango dute Lehen Hezkuntzako 3. maila, eta Fontellaseko ikastetxean egongo dira eskolatuta Lehen Hezkuntzako ziklo osoa amaitu arte, hezkuntza-eskaintza pixkanaka handitzen doan heinean, ziklo osoa osatu arte.








