Nafarroak saldo positiboarekin itxi zuen 2025a enpresen helbide-aldaketei dagokienez, jarduera ekonomikorako eta inbertsiorako lurralde erakargarri gisa duen indarra berretsiz. Hori ondorioztatzen da Informa D & B aholkularitza-enpresak autonomia-erkidegoen artean enpresa-egoitza aldatzeari buruz egindako azken txostenetik. Txosten horren arabera, sozietateen sarreren eta irteeren arteko orekan portaera onena duten eskualdeen artean dago Nafarroa. Zehazki, txostenak erakusten du bederatzi autonomia-erkidegok baino ez dutela saldo positiboa, eta horietako bat Foru Komunitatea dela.








