Nafarroako Gobernuak, Justiziako Zuzendaritza Nagusiko Birgizarteratze, Bitartekaritza eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzuaren bitartez, eta Osasun Mentaleko Etengabeko Prestakuntzako Batzordeak prestakuntza berri bat antolatu dute gizarteratze-programen kudeaketari, segurtasun-neurriei eta justizia leheneratzaileari buruz, Foru Komunitateko Osasun Mentaleko Sare Publikoko profesionalentzat. Horren helburua da langileek esparru horrekin lotutako printzipioak, balioak eta praktikak beren lan-ingurunean integratzea.







