Barakaldoko Udalak euskararen aldeko apustua egin du Korrikaren kilometro bat eginez

0

Kilometroa Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera egin da eta lekuko bat Elixabete Etxanobe Ahaldun Nagusiak, Gorka Zubiaurre Alkatetzako zinegotziak eta bi udal langilek eraman dute.

Barakaldoko Udala Korrikan izango da berriro, kilometro batekin. Euskararen aldeko lasterketa herrikoia 13:30ak pasata iritsi da Barakaldora, itsasadarra zeharkatuz, eta Udalak beste urte batez – 2017az geroztik – kilometro bat erosiz euskararen alde agertu da, oraingoan Bizkaiko Foru Aldundiarekin partekatuta.

Hala, Elixabete Etxanobe diputatu nagusiak Lasesarreko futbol-zelaiaren ondoko lekuko bat jaso du, Gorka Zubiaurre Alkatetzako zinegotziarekin batera. Azken horrek, ondoren, Udaleko bi langileri eman die kilometroaren lekukoa.

Korrikaren 24. edizioa itsasadarretik sartu da, eta ibilbide hau jarraitu du: Gasolino kaia, Bizkaiko Labe Garaiak, Manolo Trabeso, Murrieta, Aldapa, Herriko Plaza, Batzar Nagusiak, Askatasun etorbidea, Bagatzako plaza, Miranda etorbidea, San Bizente, Eguzkiagirre, Arteagabeitia, Lurkizaga, Landeta, Ismael Gorostiza, Euskadi etorbidea, Retuerto, San Inazioa, Vicente Aleixandre, La Paz, Puente Cruces, Gurutzeta Gurutzeta Plaza, Horacio Etxebarrieta, Telleria, Okeluri, Andikollano, Buen Pastor, La Florida, Landaburu, Arrandi, Eta Auzolan, San Juan,

Euskararen jaia ez da Barakaldon amaituko Korrikaren ostean. Hilaren 27an Artegabeitia auzoak Korrika Txikia ospatuko du Mukusuluba, Alkartu, Zuazo eta Arteagabeitia ikastetxeen partaidetzarekin. 17:00etan egingo da, eta 17:30ean festa bat egingo da Zuazo ikastetxean 20:00ak arte.

Amaitzeko, hilaren 28an, larunbata, Hala Dziporen eskutik, kalejira musikal bat egingo da San Vicentetik zehar (Velázquez plaza, Unión plaza eta Elizate plaza) 13.00etatik 15.00etara.