Nafarroako Gobernuak udalen prebentzio-jarduerak diruz lagunduko ditu hiri eta baso inguruen artean baso-suteen arriskua saihesteko

0

Nafarroako Gobernuak, Barne Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, dirulaguntzen deialdi bat argitaratu du, Foru Komunitateko udalei zuzendua, 2026. urtean zehar hiri eta baso inguruen artean baso-suteen arriskua prebenitzeko jarduerak egiteko. Baso-suteen arriskuari aurre egiteko Udalaren Jarduera Plana (PAMIF) duten udalei zuzenduta daude laguntzak.