Energia Komunitateen Europako IV. Kongresua aurkeztu dute, eta horrekin batera Bulego Berdeen Estatuko II. Topaketa egingo da aurten

0
A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra
F* 2026_03_30
T* El consejero Irujo presenta el congreso europeo de comunidades energéticas.
L* Oficina Verde, calle Huarte 32, Txantrea, Pamplona.

Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak, Iruñeko Udalak eta Navarra-Nasuvinsa KTEk Energia Komunitateen Europako IV. Kongresua eta Bulego Berdeen Estatuko II. Topaketa aurkeztu dituzten gaur goizean Iruñeko Txantrea auzoko Bulego Berdean. Hain zuzen ere, maiatzaren 6an eta 7an izango dira, Nafarroako hiriburuko Baluarte Biltzar Jauregi eta Auditorioan. Kongresua erreferentziazko gune izatera iritsi da, pertsonek trantsizio energetikoan funtsezko zer zeregin bete behar duten hausnartzeko, ikasteko eta esperientziak trukatzeko.