Nafarroan, Kolon eta Ondesteko Minbizia Goiz Detektatzeko Programa2014ko urtarrilean jarri zen abian, kausa hori bidezko heriotza-tasa murriztu, intzidentzia jaitsi eta diagnostiko hori duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzearren. Geroztik eta 2025eko abendura bitarte, 810.000 pertsona baino gehiagori egin zaie deia baheketan parte hartzeko. Herritarrek parte hartzea funtsezkoa da ezarritako helburuak lortzeko, tumoreak hasierako fasean detektatzen badira, sendatzeko ehunekoa %90ra bitarte igo baitaiteke. Foru Komunitatean gonbidatutako lau pertsonatik hiruk parte hartzen dute programa honetan, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari (ISPLN/NOPLOI) atxikia, Koloneko Minbiziaren kontrako Munduko Eguna dela-eta (bihar, martxoak 31), erregistroetatik ateratako azken datuen arabera.








