Emakundek Haron gertatutako emakume baten hilketa salatzeko kontzentrazioan parte hartuko du bihar Gasteizen

0

Emakundek apirilaren 25ean Haron (Errioxa) emakume bat hil izana gaitzesteko Gasteizen egingo den elkarretaratzean parte hartuko du bihar.

Biktima Gasteizko bizilaguna zela jakin ondoren, Emakundek kasu horietan aktibatzen den protokoloa jarri du martxan. Hori dela eta, herritarrak hilketa hori gaitzestera animatu ditu, baita biktimaren familiari eta gertueneko inguruneari babesa adieraztera ere.

Emakundeko zuzendari Miren Elgarrestak gogorarazi du emakumeen aurkako indarkeria dela emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren adierazpenik basatiena, eta nagusitasun- eta desberdintasun-harremanen gainean eraikitzen dela. Era berean, herritarrak beren gaitzespena adieraztera animatu ditu, emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizartea eraikitzeko herritar guztien jarrera aktiboa behar baita.

Miren Elgarresta Emakundeko zuzendaria Gasteizko Udalak bihar, maiatzak 9, Espainia Plazan egingo duen elkarretaratzean izango da, 12:00etan.