Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, azterketa bat egingo du Nafarroako Erriberako hirigune historikoen egoera aztertu eta horien gainean proposamenak egiteko, horiek birsortu eta biziberritze aldera. Dagoeneko onartu da gaur egun degradazio-egoeran dagoen ondare baten diagnostikoa egin ahal izateko zerbitzu teknikoa kontratatzeko espedientea 60.500 euroren truke.