Hogeita lau pilotarik jokatuko dute Orozkon maiatzaren 31n hasiko den XII. Bizkaia Torneoa

0

Leixuri Arrizabalaga, Euskara, Kultura eta Kirol diputatua, Aspe eta Baiko Pilota enpresetako ordezkariekin batera, Bizkaia Torneoaren hamabigarren edizioaren aurkezpenean izan da gaur goizean. Ekitaldian lehiaketaren xehetasunak azaldu dituzte eta bertan izan dira, halaber, txapelketa honetan parte hartuko duten pilotarietako batzuk.

Leixuri Arrizabalagak gogoratu duenez, «Bizkaitarrok pilota maite dugu, gure nortasunaren parte den kirola da. Belaunaldiz belaunaldi trasmititzen duguna, kalean, ikastolan… sarritan ikusten ditugu gure txikiak herriko frontoietan jotake. Nagusitan ere pasino hori mantentzen dugu ikusle moduan, gure frontoiak publikoz gainezka izaten dira ekitaldi bakoitzean, frontoietako giroa maite dugu eta zaindu egiten dugu.»

XII. Bizkaia Torneoa maiatzaren 31n hasiko da Orozkon.  Torneo hau taldeka jokatzen den bakarra da; talde horiek Bizkaiko beste hainbeste mendiren izenak hartzen dituzte lehiatzeko: Oiz, Anboto, Kolitza, Ganekogorta, Sollube eta Gorbeia. Gainera hiru espezialitatetan jokatzen den lehiaketa bakarra da: banakakoa, binakakoa eta lau t ‘erdikoa.

Txapelketa Bizkaiko bost udalerritan jokatuko da: Orozkon, Larrabetzun, Durangon, Bilbon eta zehazteko dagoen beste frontoi batean. Kanporaketak ekainaren 13, 14 eta 15ean jokatuko dira eta finala abuztuaren 18an jokatuko da, Bizkaia Frontoian.

Orozkoko pilotalekuak hartuko du lehen jardunaldia maiatzaren 31n. Bigarren jardunaldia ekainaren 13an jokatuko da, lekua zehazteko. Durangoko frontoian izango da hirugarren jardunaldia, ekainaren 14an, eta ekainaren 15ean laugarren jardunaldia ospatuko da Larrabetzun.

Torneoan pilotari hauek hartuko parte: Artola, Larrazabal, Urrutikoetxea, Altuna III, Elordi, P. Etxeberria, Agirre, Jaka, Peña II, Bakaikoa, Senar, Ezkurdia, Zabala, Egiguren V, Salaberria, Mariezkurrena II, Albisu, Zabaleta, Iztueta, Rezusta, Darío, Eskiroz, Aldabe eta Martija.

Bizkaia Torneoan 24 pilotarik hartuko dute parte. Binakako modalitatean 12 pilotarik jokatuko dute; lau t ‘erdikoa 6 pilotarik osatuko dute eta beste 6 banaka arituko dira.

Parte hartzen duten taldeak

Multzoen osaketa zozketa bidez egin da eta taldeen kapitainak honako hauek dira: Artola, Larrazabal, Urrutikoetxea, Altuna III, Elordi eta Ezkurdia

Hauek dira taldeak:

• Ganekogorta: Urrutikoetxea eta Iztueta binaka, Peña II lau t ‘erdian eta Eskiroz banakako modalitatean.

• Oiz: Elordi eta Zabaleta binaka, Peio Etxeberria lau t ‘erdian eta Salaberria banakako modalitatean.

• Gorbeia: Ezkurdia eta Rezusta bikoteka, Zabala lau t ‘erdian eta Egiguren V banakako modalitatean.

• Sollube: Artola eta Albisu bikoteka, Agirre lau t ‘erdian eta Bakaikoa banakako modalitatean.

• Anboto: Altuna III eta Martija bikoteka, Darío lau t ‘erdian eta Aldabe banakako modalitatean.

• Kolitza: Larrazabal eta Mariezkurrena II binaka, Jaka lau t ‘erdian eta Senar banakako modalitatean.

Lehiaketa-sistema

XII. Bizkaia Torneoa final-laurdenetako, finalerdietako eta finaleko kanporaketa sistemaren arabera jokatuko da. Kanporaketa bakoitzean gutxienez bi garaipen lortu dituen taldea sailkatuko da. Partidak hiru setetan jokatuko dira. Bi set jokatuko dira 10 tantora eta berdinketa egonez gero, hirugarren set bat jokatuko da bost tantora.

Azkenik finalerdietako talde garaileek finala Bizkaia Frontoian jokatuko dute, abuztuaren 18an.

Sarrerak erostea

Lehiaketaren fase desberdinetarako sarrerak www.entradasfronton.com webgunean eta kasuan kasuko frontoietako leihatiletan jarriko dira salgai.

Informazio gehiago nahi izanez gero Bizkaia Frontoiaren webgunea kontsulta daiteke (www.bizkaiafrontoia.eus), baita www.aspepelota.eus eta  www.baikopilota.eus webguneak ere.