Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Elixabete Etxanobek, harrera egin die gaur goizean Foru Jauregian datorren igandean, maiatzaren 25ean, Galdakaon ospatuko den 2025eko Ibilaldiaren antolatzaileei.
Topaketan Eguzkibegi ikastolako ordezkariak izan dira: Oihane Arana, ikastolako presidentea; Itxaso Etxebarria, zuzendaria; eta Josu Telleria, Ibilaldia Elkarteko presidentea. Bertan, Ahaldun Nagusia Ibilaldiaren egunera gonbidatu dute.
Aurtengo edizioa «Magaletik herrire» lelopean egingo da. Eguzkibegi ikastolak bere ikastetxeko familia-giroa eta komunitatearen indarra nabarmendu nahi izan ditu lelo honen bidez, mendi-hegal batean kokatuta dagoen ikastolaren kokapena ere gogora ekarriz.