Marco Moreno, armagina 2027ra arte

0

SD Eibarrek eta Marco Morenok akordioa sinatu dute atzelaria 2027ra arte armagin izateko.

Marco Moreno (Las Palmas, 2001) bere jaioterriaren, Las Palmasen, eta Atletico Madrilen harrobiaren artean sortu zen futbolari gisa. 2016/2017 denboraldian Atletico Madrilera iritsi zen, eta, denboraldiz denboraldi, kategoriak igotzen joan zen, bigarren taldera iritsi arte 2020/2021 denboraldian.

Atzelari kanariarra bigarren taldeko funtsezko jokalaria izan zen, eta Atletico Madrileko bigarren taldeko kapitaina izan zen. Moreno ere lehen taldearen dinamikan egon zen.

Iazko udan, Marco Moreno Farense taldera traspasatua izan zen, futbol profesionalean debuta eginez. Denboraldi honetan, atzelari kanariarrak 27 partidatan parte hartu du 34 jardunalditan, eta Farenceko pieza nabarmenetako bat izan da.

Las Palmasko jokalariak gaur arratsaldean bukatuko ditu azterketa medikoak eta bihar Beñat San Joséren agindupean entrenatuko du.