“FesTVal jaialdiak, beste behin, Euskadiren irudirik onena eskaintzeko agertokirik onena bihurtuko du Gasteiz”

0

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak, Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusiarekin eta Maider Etxebarría Gasteizko alkatearekin batera, irailaren 1etik 6ra Gasteizen egingo den FesTVal jaialdiaren aurkezpenean parte hartu du.

Sailburuak nabarmendu du FesTVal aukera bat dela, “telebistaren esparruak eta haren fikziozko ekoizpenek gure hiriari ematen dioten ikusgarritasunagatik. Kultura-kontsumoa gero eta garrantzitsuagoa eta askotarikoagoa den honetan, jaialdi honek aukera ematen digu komunikabide eta gizartearentzat telebistako industriaren erreferente gisa proiektatzeko”.

Halaber, adierazi duenez, “jaialdian zehar gure hiriak estaldura mediatiko zabala sortzen du, eta horrek jomuga turistiko gisa nabarmen sustatzen gaitu: FesTVal telebistaren esparruan ideia, formatu eta teknologia berriak aurkezteko espazioa da, eta horrek berrikuntza eta industriaren garapena bultzatzen ditu”.

Sailburuaren ustez, “FesTVal jaialdiaren edizio berri bakoitzean, hobetzen eta berritzen jarraitzeko ahalegina egiten da, eta horrek bermatzen du gure lurraldea ezagutarazten jarraitzea, eta Euskadiren irudirik onena eskaintzeko agertokirik onena bihurtzen du Gasteiz”.