Ertzainek gizon bat atxilotu zuten atzo gauean, Gipuzkoako hiriburuko Bidebieta auzoan beste bati arma zuri batekin eraso egitea leporatuta. Biktima bularraldean zauritu zuen, eta ospitalera eraman behar izan zuten.
Erasoa atzo arratsaldeko zortziak aldera gertatu zen Gipuzkoako hiriburuko Bidebieta auzoan. Dei baten bidez eman zuten gertakariaren berri, eta osasun-laguntza eskatu zuten zaurituarentzat. Ertzaintzaren baliabideak berehala hurbildu ziren adierazitako lekura, eta biktimarekin eta gertakariaren lekukoekin hitz egin zuten. Denek esan zutenez, erasotzailea barbakoa bat egiten ari ziren lekuan agertu zen eta biktimaren aurka jo zuen, eta bularraldean arma zuri bat sartu eta ihes egin zuen.
Biktimak osasun-laguntza behar zuen eta Donostia Ospitalera eraman behar izan zuten. Agenteek gertakariaren unean lekuan zeuden pertsonak identifikatu zituzten, eta deklarazioa hartu zien. Handik bi ordura atxilotu ahal izan zuten erasotzailea lesio-delitua leporatuta.
Atxilotua, 29 urtekoa polizia-egoitzara eraman zuten zegozkion polizia-eginbideak hasteko, eta, horiek amaitu ondoren, agintari judizialaren eskuetan jarriko dute.