Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Ondarretako hondartzan, ebasketa bat eta indarkeria erabiliz egindako lapurreta bat leporatuta
Atzo, asteartea, Gipuzkoako hiriburuan poliziaren laguntza eskatu zuten, berriemailearen arabera gizon batek motxila lapurtu baitzion bainulari bati eta honek gizona atxikitzea lortu baitzuen.
Agenteak bertaratu zirenean, biktimak agente jarduleei adierazi zien gizon bat ikusi zuela bere gauzen gainera toalla bat botatzen eta, ondoren, bere motxila hartuta korrika irteten. Biktima haren atzetik irten zen eta harrapatzea lortu zuen, eta une horretan ustezko lapurra indarka eta eraso egiten hasi zitzaion alde egiteko, lesio arin batzuk eraginez.
Hondartzan zegoen beste pertsona batek polizia-baliabideari adierazi zionez, lehentxeago gizonak mugikorra kendu zion, baina konturatu zenean eta errieta egin zionean, itzuli egin zion.
Datu horien aurrean, gizona, 33 urtekoa, indarkeria erabiliz lapurreta egitea eta ebasketa-ahalegina leporatuta atxilotu zuten, eta polizia-egoitzara eraman zuten. Bertan egiaztatu zutenez, gizonak aurrekari ugari ditu polizia-kidego ezberdinetan antzeko egitateengatik.
Eginbideak amaitutakoan, agintari judizialaren eskuetan jarriko dute.