15 eta 30 urte bitarteko pertsonek eskatu ahal izango dute. Deskontua Donostia Kirolak eta Rural Kutxak sinatutako lankidetza hitzarmen globalari esker gauzatu daiteke
Donostia Kirolak eta Rural Kutxak sinatutako lankidetza globaleko hitzarmenak, beste ekintza batzuen artean, Kirol Txartelaren kuotaren % 50eko hobaria jasotzen du 15 eta 30 urte bitarteko pertsonentzat (1995 eta 2010 artean jaioak), bi erakundeen artean partekatutako helburuarekin, gazteenen artean kirol praktika sustatzeko.
Hobari hori eskatzeko epea irailaren 1ean hasiko da, eta egungo abonatuek zein hemendik aurrera alta ematen duten pertsonek jaso ahal izango dute. % 50eko hobaria 2025eko urtarrilaren 1etik ordaindutako Kirol Txartelaren kuota guztiei aplikatuko zaie (sarrera kuotaren zenbatekoari ez zaio aplikatuko).
«Akordio hau bereziki baliotsua da, pertsona gazteenei kirolaren bidez bizitza osasuntsuago baterako sarbidea erraztuko dielako eta haien praktika sustatuko dielako. Proiektu eta lan ildo berriak garatzeko bultzada bat ere emango digu «, adierazi du Iñaki Gabarain Kiroletako eta Bizitza Osasungarriko zinegotziak.
Eskaera
Hobari hori eskatzeko prozedura erraza da. Interesdunek Donostia Kirolaren webguneko Abonatuaren Gunera sartu behar dute (www.donostiakirola.eus), eta 2025ean ordaindutakoaren ordainagiriak deskargatu. Ordainagiri horrekin, Rural Kutxaren edozein bulegotara joan behar dute, edo webgunearen bidez eskatu (www.ruralkutxa.com).
Rural Kutxako bezeroak diren pertsonek hobaria jasoko dute beren kontuan, eta hala ez direnek komisiorik gabeko Joven IN kontu bat ireki beharko dute laguntza kobratzeko. 6.000 gazte inguruk jaso ahal izango dute laguntza hori.
Neurri hori Rural Kutxarekin sinatutako lankidetza akordio globalaren barruan kokatzen da, eta datozen hilabeteetan kirola laguntzeko beste neurri batzuk ere bertan jasotzen dira, hala nola hainbat programari laguntzea (Piztu, Auzo Kirola, Urrezko Kirol Txartela…) edo Anoetako Kirol Hiriko ekipamenduak hobetzea.