Mugikortasun urrituko guneak Hondarribiko jaietan

0

Azken urteetan bezala, aurten ere Hondarribiko jaietan, MUG (mugikortasun urrituko guneak) ezarriko dira, mugikortasun arazoak duten pertsonentzat gune ezberdinak eskainiz.

Gune hoietan lekua hartzeko aldez aurretik erreserba egin behar da. Guneak honakoak izango dira:

  • Irailak 6, kantineren aurkezpenean, Gipuzkoa plazan.
  • Irailak 7, Udal ordezkarien Aurreskua, Arma plazan.
  • Irailak 8 goiz eta arratsaldez, Kale Nagusia (bretxan).
  • Irailak 8 goiz eta arratsaldez Damarri plazan.
  • Irailak 8 arratsaldez, martxoak 8 plaza.
  • Irailak 5etik 11ra, Bentako eszenatokia.

Gainera, San Gabriel egoitzako egoiliarrentzako, Sabino Arana kalean, eremu bar erreserbatuko da irailaren 8ko arratsalderako.

Gune hauek erabiltzeko beharra edo eta interesa duten pertsonek abuztuaren 25tik 31arte BAZen edo www.hondarribia.eus/eu/hondarribikojaiak/mugikortasun-urritua-guneak helbidean izena emateko aukera dute.