Lurralde Kohesiorako kontseilari Oscar Chivitek Foru Gobernuak “gardentasunarekin eta etikarekin” duen konpromisoa berretsi du gaur. Nafarroako Jardunbide Egokien Aldeko eta Ustelkeriaren Kontrako Bulegoak publiko egindako txostenari erantzunez, kontseilariak bere “errespetua” adierazi du, nahiz eta bere esanetan “ez gatozen bat bere ikerketa-txosteneko ondoriarekin, Belateko tunela bikoizteko lanen esleipen-proposamenaren eta kontratazio-mahaiaren akordioak baliogabetzat ematea”.








