Nafarroako Gobernuak, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, bi deialdi argitaratu ditu gaur Aldizkari Ofizialean, B eta C mailetako Administrazio Nukleorako bederatzi oposizio-plazarekin. Zehazki, zazpi lanpostu eskainiko dira erdi mailako tituludunentzat (administrazioa) eta beste bi fotokonposizioko ofizialentzat.








