DYSPHORIA bakarrizketa arriskutsu eta teatralitatez beterikoaren Euskadiko estreinaldia

0

PRUEBA

Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok, Bilboko Udaleko Kultura eta Gizarte Garaikidearen Zentroak, DYSPHORIA bakarrizketa arriskutsu eta teatralitatez beterikoaren Euskadiko estreinaldia hartuko du. Bakarrizketa arriskutsu eta teatraltasunez bete bat da, eta Trans Lege berrian jartzen du arreta, genero-arloko iruzurrean eta gizarteak arau hori etikoki ez urratzeko egiten duen borrokan.

Maria Goiricelaya antzerkigileak idatzi eta zuzendu du, eta Gema Matarranz du protagonista. Erresuma Batuan gertatu berri diren genero-arloko iruzur-kasuak hartzen ditu abiaburu, horri buruzko ezagutza eta gizarteak egoera horien aurrean eman dezakeen erantzuna berrikusteko.

DYSPHORIAn leunki aztertzen dira kasu horiek eta haien berezitasunek protagonistei eragindako sufrimendua, hutsune legala eta kezka soziala. «Oihu bat da, ezinbesteko tour de forcé bat, oraintsuko Trans Legearen legezko hutsuneek premiazko irtenbide berriak behar dituzten gizartean», adierazi du egileak.

Duela gutxi Gaztela eta Leongo XXVIII. Antzerki Ferian gazte eta helduentzako aretoko ikuskizun onenaren saria jaso duen lan honek erronka egiten digu gure paradigmak zalantzan jartzera; detonagailu bat da, justiziak nola funtzionatzen duen pentsatzera behartzen baikaitu, eskubideak eta askatasunak denontzat berdinak izan ez daitezen eraikita dagoen munduan.

“Bera shock egoeran dago. Hamasei urteko alabak aitortu berri dio ez dela neska, mutila baizik. Ez da gehiago izango Alejandra; benetan dena izango da: Alex. Terapia, sentsibilizazio-taldeak, ezer ez da aski onartzeko bere alaba ez dela gehiago bere alaba izango; eta ukazioak, erresistentziak eta frustrazioak aurrera egingo dute, aldaketak eragiten duen minetik. Hala ere, dena aldatuko da polizia etxera iritsi, eta Alexi sexu-abusua egitea leporatzen dionean. Ustekabeko gertaera horrek gure protagonista bultzatuko du eromenezko lasterketa bati ekitera, semea ulertzen saiatzeko eta babesteko, zokoratu, suntsitu eta identitatea eta gizaki gisa dituen eskubideak lapurtu nahi dizkion guztiaren aurrean”, adierazi du Histrión antzerki konpainiak.

Histrión Teatrok 30. urteurrena ospatuko du antzerki profesionaleko konpainia gisa, eta, horretarako, antzezlan dokumental baten estreinaldia egingo du, ikusleei desafio eginez beren paradigmak eta aurreiritziak zalantzan jartzera, dibertsitatea errespetatuz.

HISTRIÓN TEATRO

1994an Granadan sortu zenetik, konpainiak 23 ikuskizun ekoitzi ditu. Gaur egun, Histriónek bere bideari jarraitu nahi dio, eta bertan funtsezko bi elementu daude: testua egiturazko elementu gisa eta emozioei eusten dien interpretazio-lana, publikoarekiko lotura.