PRUEBA
Markina-Xemeinen egin da gaur Basque Segurtasun Foroaren Lea-Artibaiko topaketa. Segurtasun integralaz hausnartu eta etorkizuneko erronkez hitz egiteko foroaren bosgarren topaketa izan da. Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburuak parte hartu du topaketan Segurtasuna Koordinatzeko zuzendari Asier Erkoreka eta Giza Baliabideen zuzendari Javier Arrietarekin batera. Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Saileko Foru Diputatua, Ager Izagirre, ere bertan izan da.
Leartibai Fundazioan egin den bileran Amoroto, Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendexa, Gizaburuaga, Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz, Ziortza-Bolibar eta Ondarroako herrietako ordezkari desberdinek parte hartu dute. Besteak beste, Ertzaintza, Osakidetza, udaltzaingoak, Gurutze Gorria, Cikautxo, Fagor Arrasate, Hezilan kooperatiba, Arrantza eskola, Bera Kruz Ikastola, Lea Artibai ikasetxea, Peñascal, jubilatuen elkarteak edota kirol elkarteak ere bildu dira gaurko topaketan.
Basque Segurtasun Foroaren hurrengo hitzordua datorren astean, urriaren 14an, izango da, Zarautzen.