PRUEBA
Nafarroako Gobernuak, Barneko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, gogorarazi du kontu handiz ibili behar dela eta datozen egunetan baso-suteak sor ditzakeen jarduerak saihestu behar direla. Estatuko Meteorologia Agentziak (AEMET) argitaratutako iragarpenen arabera, bihar, asteazkena, eta ostegunean arrisku handia dago Foru Komunitateko lurralde gehienetan.