Euskadik Baden-Württembergekin duen aliantza indartu du Europan berrikuntza eta prestakuntza sustatzeko

0
20251014 – Bélgica, Bruselas – Bruselas, El secretario General de Acción Exterior del País Vasco, Ander Caballero Barturen, se reúne con Mr. State Secretary Florian Hassler, Secretario de Estado de Coordinación Política, Europa y Asuntos Internacionales del Ministerio de Estado de Baden-Württemberg. © Pablo Garrigós EFE
  • Gaur goizean bilera bat egin dute Ander Caballero Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko idazkari nagusiak eta Florian Haßler Württembergeko Europar Batasunerako Estatu idazkariak
  • Bileraren helburua berrikuntzan, industria aurreratuan eta prestakuntza dualean lotura estrategikoak estutzea izan da

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko idazkari nagusia Ander Caballero Baden-Württembergeko Europar Batasunerako Estatu idazkari Florian Haßlerrekin bildu da Bruselan, bi eskualdeen arteko lankidetza indartzeko Europako eremu estrategikoetan, hala nola berrikuntzan, industria aurreratuan eta prestakuntza dualean.

Topaketan, Land alemaniarraren parte-hartzea aztertu dute biek, 2026ko otsailaren 9an eta 10ean Bilbon egingo den ‘Fit for the Future Leaders Meeting’ ekitaldian. Ekitaldiak Europako eskualde liderrak bilduko ditu hiru ardatz tematikoren inguruan — Adimen Artifiziala eta Teknologia Kuantikoak, Clean Tech eta Biohealth — eta enpresa-klusterrek eta lehen mailako zentro teknologikoek parte hartuko dute. Bi solaskideek bat egin dute topaketak Europako egungo testuinguruan duen garrantzi estrategikoan, lehiakortasunean, berrikuntzan eta autonomia estrategikoan oinarrituta.

‘Danubioko Estrategiari’ eta etorkizuneko Atlantikoko Makroreskualdeari buruzko esperientziak trukatu dituzte Caballerok eta Haßlerrek, bi ekimenen arteko sinergia posibleak aztertuz. Halaber, Baden-Württembergeko lanbide-heziketa dualaren eredua nabarmendu da, bai eta unibertsitateen, LHko zentroen eta industria aurreratuaren arteko loturak sendotzeko euskal interesa ere.

Topaketa Euskadiren eta Baden-Württembergen arteko Elkar Ulertzeko Memorandum (MOu) bat sinatzeko asmoarekin amaitu da, berrikuntza, prestakuntza duala, trantsizio energetikoa eta enpresen nazioartekotzea bezalako esparruetan lankidetza sustatzeko, Europa lehiakorrago, jasangarriago eta integratuago batekiko konpromiso partekatua sendotuz.