- Urriaren 8an, erakunde adimentsuen arloan nazioartean ezaguna den Javier Martínez Aldanondok hasiera eman zion Europako Asteari. Adimen Artifizialaren aroan etorkizunari aurrea hartzeko ikaskuntzaren kulturaren inguruan aritu zen
- Urriaren 8tik 22ra, 35 ekitaldi izango dira Euskadin, eta egitarau osoa eskuragarri dago jada EUSKALIT-en webgunean
Urriaren 8an hasi zen 2025eko Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea. Erakundeen adimenean eta ikaskuntzan nazioarteko aditua den Javier Martínez Aldanondo izan zen inaugurazio-ekitaldiaren protagonista. Astearen 31. edizioari hasiera eman zion, erakundeen orainerako eta etorkizunerako erronka estrategiko batean arreta ipiniz: erakundeen kultura ingurune inklusiboak, erakargarriak, eta egitura nahiz teknologia berrietara egokituta sortzeko motor gisa.
Gainera, hiru jardunbide egoki aurkeztu ziren Orbik Cybersecurity, Gureak eta Preoca erakundeen eskutik, kultura inklusiboan eta adimen kolektiboan oinarritutako kudeaketa ereduak aplikatzen dituzten erakundeak diren partetik. Era berean, diziplina anitzeko mahai-inguru bat ere antolatu zen, Biolan, Mondragon Unibertsitatea Enpresagintza–MIK, eta Satlantisen partehartzearekin.
Ekitaldiz jositako bi aste
Euskadin Inaugurazio-ekitaldiarekin hasi eta urriaren 22ra arte beste 35 ekitaldi izango dira Euskadiko hiru lurralde historikoetan. 50 erakunde inguruk euren kulturari ikuspegi desberdinetatik heltzen dion programa osatzen dute. Hainbat erronkatan sakonduko duten tailerrak, hitzaldiak eta jardunaldiak izango dira, besteak beste, honako gaiak lantzen: belaunaldi berrien erakarpena, gure erakundeetan ongizatea eta konpromisoa indartzea, eta AAren erabilera ETEen eraginkortasun operatiboa, erabakiak hartzea eta berrikuntza hobetzeko.
Astezaleak, Asteko funtsezko aliatuak
EUSKALITek Astezale gisa batu diren erakundeen inplikazio baliotsua du bere alde, Kudeaketa Aurreratuarekin konprometitutako erakundeak diren aldetik, eta horien artean dago Uraren Euskal Agentzia. Erakunde hauek Aste honetako programa zabaltzen laguntzen dute, eta, bide batez, erakunde berritzaileen ekosisteman duten posizionamendua ere bai. Zabaldu Asteari buruzko informazioa hemen: www.euskalit.net/semana/