Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak Fulbright beketako bat jasoko duten lau ikertzaile nafarrei harrera egin die astearte honetan, 2025-2026 ikasturtean, Estatu Batuetan prestakuntza eta ikerketa egiten jarraitzeko. Horietako bik, Paula Dominguezek eta Teresa Garciak, beka jaso dute Nafarroako lehen deialdi espezifikoari esker, Foru Gobernuaren eta Fulbright Batzordearen arteko hitzarmenaren ondorioz, eta beste biek, Itxaso Arangurenek eta Irene Izcok, Fulbright España programa orokorraren esparruan lortu dute.