Nafarroako Gobernuak indartu egin du kudeaketa energetikoaren digitalizazioaren aldeko apustua, Informazio Energetikoaren Sisteman modulu berriak ezarriz

0

Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak, Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuaren bidez, Inergy enpresari esleitu dio eraikin guztietako informazio energetikoaren plataformaren bertsio aurreratua garatzea eta ezartzea, bai Foru Administrazioarena, bai Nafarroako enpresa publikoena eta udalena. Plataforma hori oso baliagarria da geroko erabakiak aztertzeko, planifikatzeko eta hartzeko, xehetasunez ezagutzen ahalko baita nola kontsumitzen eta ekoizten den Administrazioaren, haren enpresa publikoen eta Nafarroako toki entitateen energia.