Nafarroako ehun enpresak baino gehiagok jaso dituzte datuen zientziari eta adimen artifizialari buruzko hiru prestakuntza programak, Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak bultzatuak eta diruz lagunduak. Prestakuntza horiek Nafarroako S4 Espezializazio Adimenduneko Estrategiarekin lerrokatuta daude, eta trantsizio industrial eta teknologikorako bide orriaren parte dira, erronka handien aurrean (trantsizio ekologikoa eta trantsizio digitala) irekitzen diren aukerak aprobetxatzeko.








