Hezkuntzak gaitzetsi egin ditu pikete grebalariek Iruñeko Donibane Ikastetxe Integratuaren barruan egindako indarkeriazko ekintzak. STEILASek, LABek, ELAk eta CCOOk deitutako grebak iraun duen hiru egunetan hainbat ikasgelatara sartu dira, bertan eskolak ematen zituzten bitartean, greba jarraitzen ez zuten irakasleak eta ikasleak mehatxatuz.






