- Hiru gune estrategikori emango diete estaldura: GI-636 errepideari, Donostia eta Iparraldeko muga artean; GI-20, GI-40, GI-41 eta A-15, Hernani eta AP-8ko lotunearen artean, errepideei; eta N-1, Tolosa eta Lasarte artean, GI-11 eta A-15, Andoain eta Hernani artean, errepideei.
- Zerbitzu hori astelehenetik ostiralera egongo da martxan, 7: 30etik 9: 30era goizez eta 17:30etik 19:30era arratsaldez.
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak, astelehen honetan, abenduak 1, Gipuzkoan, Donostialdeko metropoli-ingurunean, garabi arinen laguntza-zerbitzu berria jarriko du martxan, istripua izan duten edo matxuratuta dauden ibilgailuak premiaz kentzeko, Bizkaian A-8 autobidearen inguruan eta sarbideetan martxan dagoen eredu berari jarraituz. Zerbitzu honen helburua trafikoaren arintasuna hobetzea da, ahalik eta erantzun bizkorrena bermatuz pilaketarik handienak daauden eremuetan, eta istripu-tasa murriztea, irismeneko istripuak gertatzeko aukera murriztuz.
Zerbitzu hau hori garabik emango dute, Lintziringo Gasolindegian, Garbera Zentro Komertzialeko Gasolindegian eta Andoainen, Bazkardoko Poligonoaren irteeran, kokatuta izango direnak. Horrela, egunero intentsitate handiko trafiko-fluxuak jasaten dituzten hiru gune estrategiko estaliko dituzte. Honako hauek izango dira zerbitzuaren eremuak: GI-636a, Donosti eta Iparraldeko Muga artean; GI-20, GI-40, GI-41 eta A-15, 165 km-tik (Hernani) 169 km-ra (AP-8arekin lotunea); eta N-1, 432km-tik (Tolosa) 456 km-ra (Lasarte) bitartean, GI-11 eta A-15, 155 km-tik (Andoain) 165 km-ra (Hernani) tartean.
Zerbitzuaren ordutegia, goizez, 7:30etik 9:30era eta, arratsaldez, 17:30etik 19:30era izango da, astelehenetik ostiralera.
Gune horietakoren batean istripuren bat edo matxuraren bat gertatzen denean, Ertzaintzak gertatutakoaren berri emango dio Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroari, eta hark mobilizatuko du hurbilen dagoen garabia. Ondoren, istripua izan duten ibilgailuak leku seguru batera eramango dira, gertakaria artatzen duen Ertzaintzaren patruilak zehazten duenera, edo, ezinezkoa bada, zerbitzuaren enpresa esleipendunaren instalazioetara, eta, ondoren, ibilgailuaren laguntza partikularreko garabiak joan beharko du bertara. Beraz, Bizkaian egiten den prozedura bera jarraituko da.
Istripua edo matxura izan duten ibilgailuak premiaz erretiratzeko garabi arinen laguntza-zerbitzu hau Aldi Baterako Enpresa Elkartean (ABEE) bildutako hiru garabilarik emango dute: Grúas Beti Aurrera, Grúas Guipúzcoa Cargo eta Grúas Santa Lucía.
Bizkaian, 548 erreskate 2024an
Bizkaian, Bilboko metropoli-inguruneko sarbideetako eta A-8 autobideko ibilgailuak premiaz kentzeko garabi arinen laguntza-zerbitzuak hamalau urte daramatza indarrean. Iaz, 2024an, 548 gertakaritan esku hartu zuten garabiek, horietatik 226 istripuek eragindakoak izan ziren eta 322 matxurek eragindakoak. 548 kasu horietatik 220tan, gidariek ezin izan zuten haien ibilgailua bazterbidera eraman.
Era horretako gorabehera batek batez beste 6,5 kilometro inguruko ilarak sortzen ditu, zirkulazio-baldintza normaletan. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak sustatutako zerbitzuak 1.430 bat kilometroko ilarak saihestu dituela kalkulatzen da (220 gorabehera 6,5 kilometroko).







