Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburua buru dela eta Javier Diéguez Cyberzaintzaren zuzendari nagusia bertan dela egin da gaur goizean Cyberzaintzaren, Euskadiko Zibersegurtasun Agentziaren, Administrazio Kontseiluaren bilera. Bertan jorratu diren gaien artean, nabarmentzekoa da 2026rako aurrekontu-proiektuaren aurkezpena, 6.415.000 eurokoa, bai eta 2026rako jarduera-plan orokorra ere.
Bileran eratzekoak diren Zibersegurtasunaren Euskal Estrategiaren gobernu-organoak ere aurkeztu eta onartu dira, besteak beste, Zibersegurtasunaren aldeko Euskal Itunaren batzorde estrategikoa eta jarraipen-batzordea, batzorde taktikoa eta sektore publikorako, herritarrentzako eta sektore pribaturako 3 batzorde operatiboak. Era berean, Cyberzaintzaren LPZ ere onartu da argitaratu dadin.








