Nafarroa Arenako CPEN Aretoak harrera ofiziala egin die astelehen arratsaldean 2025ean nazioarteko emaitza nabarmenak lortu dituzten Nafarroako pilotariei. Rebeca Esnaola Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismo kontseilaria izan da ekitaldiko buru, Jorge Aguirre Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari gerentearekin, Sandra Muñoz eta Xabier Larraya zuzendariordeekin, Javier María Conde Zandueta Espainiako Pilota Federazioko lehendakariarekin eta Andrea Lusarreta Monreal Nafarroako Euskal Pilota Federazioko lehendakariarekin batera.








