Navarrabiomed ikerketa biomedikoko zentroak jardunaldi bat antolatu du Azkoiengo Kultur Etxean, genero dimentsioa ikerketan eta osasun arloan txertatzearen garrantzia ardatz hartuta. Jarduerak 300 pertsona baino gehiago bildu ditu, eta horien artean Nafarroako Erriberako bost institututako ikasleak nabarmendu behar dira.








