‘Bilbao Edita’ ekimenaren bost proiektuak hautatu dira

0
  • “Bilbao. Fiebre y veneno”, “Historias deportivas de Bilbao” eta “Del corazón cansado” A kategorian hautatutako proiektuak dira- Kategoria horretan 3.000 euro ematen dira proiektu bakoitzarako.
  • B kategorian, aukeratutako lanak “Fiesta y rebeldía – Historia oral del rock radical vasco” eta “Mari-Aguirre” dira, eta bakoitzak 6.000 euro jasoko ditu.
  • «Bilbao edita» ekimena Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoaren barruan sartzen da. Plan horren helburua da kultura sendotzea, Hiribilduaren marka-irudi gisa, bertako biztanleen eta bisitarien artean, eta tokiko kultura-eragileak indartzea eta ikusaraztea.

Bilboko Udalak «Bilbao Edita» ekimenaren 2025. ediziorako hautatutako bost proiektuen berri eman du. Ekimen hori argitaletxeei eta/edo liburu-edizioko profesionalei zuzendutako laguntza-poltsa da, eta tokiko argitalpen-produkzioa bultzatu nahi du.

A kategorian, 3.000 euro jasoko dituzten proiektuak izango dira: “Bilbao. Fiebre y veneno” (Ediciones Beta III Milenio SL), “Historias deportivas de Bilbao” (Incobi Diseño, Marketing y Publicidad SL) eta “Del corazón cansado” (Ediciones El Gallo SLU). B kategorian “Fiesta y rebeldía –Historia oral del rock radical vasco” (Last Tour Liburua SL) eta “Mari-Aguirre” (Bukinda SLU) 6.000 euro jasoko dituzte banaka argitaratzeko. Horiek guztiak aurten argitaratu beharko dira.

2025eko deialdi honetan, egoitza soziala edo helbide fiskala Bilbon duten argitalpen-enpresen edo profesional autonomo eta autonomoen hamaika proiektu aurkeztu dira.

«Bilbao Edita» ekimenak Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoaren postulatuekin bat egiten du. Plan horren helburua da kultura hiriaren marka-irudi gisa sendotzea, tokiko kultura-eragileak indartzea eta lankidetza publiko-pribatua sustatzea. Laguntza-poltsa horrek Bilbao Aurrera Planen ekintzekin jarraitzen du, gizarte-kohesiora, ekonomia suspertzera eta tokiko kultura sustatzera bideratutako neurrien multzo bat.

“Bilbao Edita” ekimenaren aurreo deialdian lau liburu argitaratu ziren: “Travesía de Bilbao”, “Historias de Bilbao en compañía del Athletic”, “Yo soy Max Bilbao” eta “Piden demasiado”.