#BilbaoGabonak ekimena arrakastatsua izan da

0

Bilboko Udalak antolatutako #BilbaoGabonak ekimenak, berriro ere, martxan jarritako proposamen eta jarduera guztien harrera ona berretsi du, eta Gabon-egunetan hiria merkataritza, aisialdi eta kulturaren erreferentziazko toki bihurtu da, bai bilbotarrentzat, bai bisitarientzat. Adin guztietarako kultura eta aisialdi arloko ekimen ugariek merkataritza-eskaintzak Bilbo Gabonez gozatzeko toki erakasgarri gisa sendotu dute.

Aurten Gabonetako Azokaren inguruan berrikuntza ugari txertatu dira. Azokak abenduaren 5ean ireki zituen ateak, 35 posturekin, aurreko edizioan baino 9 gehiagorekin, eta kokaleku berriarekin: Casilda Iturrizar Parkean izan baita. Gune hori hiriko erakargarri nagusietako bat bihurtu da, eta bertan publiko ugari bildu da. Parkea Baso Magiko bihurtuta, eremu hori #BilbaoGabonak udal-proiektuaren gune erakargarrienetako bat izan da, merkataritza-eskaintzaren bidez Gabonetako salmentak sustatuz.

Hauek izan dira 2025/2026ko Bilboko Gabonetako Azokan parte hartu duten saltokiak: Basalar, Princess Courts, Enara Artesanía, Kiliken, Insphyria, Bilbo Dulce Salado, Kaoticat, Mendimarket Gourmet, Accesorios Oli, La Tallerteka, Vintique, Kai denda, Delitxia, Bindi Bisutería, El Gallo de Oro, Cookies & Bites, Bazar Rif, Nahiarte, Arce Bilbao, Lakarola Kintana, Fefa, Karola Kosmetika Naturala, Flores para Venus, Txikito, Ker Fatou, Polvorones Solokoetxe, Castroflor, Bella de Triana, Alimentación Iraiza Productos Delicatessen, Tu Bola de Navidad, Pabús Bijoux, Nyumbani World, Ositos con Alcohol, Andrea Nieto Jewels, N de Noa eta Ibilaldia 2026ko etxola. Halaber, azpimarratzekoa da Gabonetako Azokaren eta iturri zibernetikoaren inguruan txertatutako food truck-en arrakasta ere (Food Truck Kmzero Basque Truck eta Zutarri etxola).

Gainera, Casilda Iturrizar Parkeko Baso Magikoan antolatutako doako jarduera guztiek, batez ere haurrei eta familiei zuzendutakoek, pertsona ugari erakarri dituzteDesioen PostontziaGabonetako Arcade-jokoak, parkeko pergolaren ondoan eskainitako zuzeneko musika —musika-ikasleek eta talentu gazte ez-profesionalek eskainia—, bai eta iturri zibernetikoko argi-ikuskizuna, “El secreto de la Navidad / Gabonetako sekretua” antzezlanaren emanaldiak eta Aitor Álava dantzariaren eskutik eskainitako euskal dantzen erakustaldiak ere; jarduera horiei esker, Casilda Iturrizarreko eremua publiko guztientzako Bilboko Gabonetako erreferentzia-gune nabarmenetako bat bihurtu da.

Horri guztiari hiriko argiek eskainitako xarma gehitu behar diogu: argi eta soinuaren tunela eta arratsaldetan eskainitako emanaldi musikalak, Moyuako zuhaitz handia, Areatzako zuhaitz urreztatuak….

Beste behin ere, izotz sintetikozko pista eta txirrista (berriro ere Erripako Kaian eta Areatzako kaian jarri dira), izan dira erakargarritasun maiteenetako batzuk eta 52.500 pertsona inguru bildu dira horietan. Berritasun gisa, premia bereziak dituztenentzako paseak eta patinaje-pistan gaueko paseak aktibatu dira, publiko gazteagoari zuzenduta.