Antso I.a, Iruñeko lehen erregea, hil zela 1.100 urte bete direnean, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak efemeride horrekin lotuta gordetzen dituen dokumentuetako batzuk jendaurrean jarri ditu mikroerakusketan. Zehazki, erregearen erretratu moderno bat, XIX. mendeko Nafarroako erregeen bi genealogia, Aragoi eta Nafarroako erresumen mapa bat eta XIV. mendeko Nafarroako Foru Orokorra daude ikusgai.








